Madalenako autobus geltokia,
Euskal Herrian Euskarazek datorren maiatzaren 10erako ekimen berria deitu du. "Sasi guztien gainetik euskaldun eta burujabe! Muga guztien gainetik, euskaraz bizi!" lelopean mendi irteera egingo da. Goizeko 10:00etan abiatuko da irteera, Urruña eta Azkaine artean dagoen Olheta auzoko Trabenia Ostatuko parkinetik. “Patxadaz baina gogotsu”, bi ordu eta erdi inguruko ibilaldia egitea aurreikusten dute bertatik Larrun gaineraino (gura duenak trena hartu dezake). Bertan ekitaldi txiki bat egin eta beheranzko bidea hartuko da, Trabenia ostaturaino. Ondoren, kotxe karabana egingo da bertatik Ziburuko Baltsan elkarteraino. Eguerdiko 15:00etarako luntxa egongo da prest bertan, doan, mendi-irteeran parte hartu dutenentzako. Egunari amaiera emateko, ostera, herri kirolak eta jolasak egingo dira Ziburuko frontoian. Durangotik kotxeetan bertaratzeko hitzordua ipini dugu, 8:15ean Madalenako autobus geltokian.