Ederra. Bizpahiru aste lehenago kartela egin eta zabaltzeko prest. Bezperan afaria egiteko prest. Afalaurretik dekorazioa, pantaila, mahaiak, aulkiak eta abarrak ipintzeko prest. Afalorduan jana eta edaria zerbitzatzeko prest. Afalostean gaiak zein bertsoak bota eta jasotzeko prest, euskaraz gozatzeko prest. Eta bertso-saioaren ostean, erabilitako guztia garbitu eta batzeko prest. Jende prestu asko prest. Eskerrik asko pasa den barikuko bertso-afaria posible egin zenuten denoi. Eta eskerrik asko Plateruenako lagunei berriz ere elkarlanean jardutearren. Elkarrekin, auzolanean, errazago ibiliko dugu bidea, Durango eta Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidea. Beste barik, ez ahaztu euskaltzaleok apirilaren 5ean Gasteizen daukagula zita. Laster arte, ondo eta euskaraz bizi!