Heldu dira Nafarroako kontserbak

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2015ko eka. 7a, 09:52

Heldu dira Durangora Errigorako kontserba loteak ESKUTIKeskura

Durangarrok 210 kontserba lote eskatu ditugu 2.374 ontzi Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura proposamenarekin bat eginda.

Loteon banaketa Plateruena Kafe Antzokian egingo dugu martitzenean (ekainak 9) eta eguastenean (ekainak 10). Ordutegia 17:00 tik - 20:00ra.

Eskerrik asko parte hartzen animatu zareten guztioi. Laster izango dugu Nafarroako piper, orbuzu, zainzuri, potxa eta menestra dastatzeko aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!