2017/11/17 19:00

Helduentzako ipuin kontaketa saioa

Helduentzako ipuin kontaketa saioa
Durangoko Udal Biblioteka, Durango
Bizenta Mogel Bibliotekak eta Durangoko Udaleko Inmigrazio sailak elkarlanean "Bideak gurutzatuz: gure komunitatea osotzen duten migrazio arloko bizi istorioak” izenburupean, azaroan, egitarau bat abiatuko dugu pertsonen arteko elkarrizketa, elkar-topaketa eta esperientzien trukaketa sustatzeko jarduerekin. Egitasmoa Giza Bilbiotekaren inguruan egituratuko da; bertan, hainbat jatorritako pertsonek parte hartuko dute. Oso bizipen desberdinak dituzten pertsonak izango dira, baina komunean kontu bat daukatenak: migrazioa. Programatutako ekintzak azaroaren 17an hasiko dira, helduentzako ipuin-kontaketa saio batekin, Cecilia Paganiniren eskutik. “Puntos cardinales: catálogos de viajes vitales” izango da saioaren izena, eta Paganiniren laguntzarekin, humanitatearen historian zehar ibilbide bat egingo dugu; Homo Erectusek Afrikatik egindako lehen bidaia hartatik gaur egungo migrazioetara; Paganini gizakiak subjektu migratzaile gisa duen esentziara hurreratuko da. Ipuin-kontalariak bidaia emozional eta geografikoa proposatuko digu, inpresioen biltegietatik, ibilitako bide baten arima eta oroitzapenetatik. Tangoari lapurtutako migrantearen hitzak erabiliko ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!