2016/12/09 - 2016/12/22 00:00

Afrika, baina ... zein Afrika?

Afrika, baina ... zein Afrika?
Durangoko Udal Liburutegia, Durango

Durangoko Udal Bibliotekak, Udaleko Inmigrazio sailarekin elkarlanean, "Afrika, baina.. zein Afrika?" antolatu du, Durangoko gizartea osatzen duten hainbat bizilagun etorkinen herrialdeetako eguneroko errealitate kultural eta soziala ezagutarazteko helburuarekin. Aurten, Afrikar kontinentea izango da ekintzen ardatza eta harreta berezia jarriko diogu Senegali. Abenduaren 9tik 22ra, Durangoko M'lomp eta Umoya Elkarteen laguntzarekin, besteak beste, zinea, literatura, hitzaldia, haurrentzako ekintzak eta erakusketaz osoturiko programazio zabala burutuko da bibliotekan. Helburua, esan bezala, Durangon elkarbizi diren kultura ezberdinentzat batzeko eta partekatzeko lekuak bultzatzea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!