Ikasle beste motibazio aurkitu dezakegu. 'Familia' berba darabilt eta ez da kasualitatea. Denak ez datoz txapelketa buruan dutela. Batzuek euren burua proban jartzea, gustuko duten kirola praktikatzea eta ondo pasatzea dute helburu. Giro atsegin batean daude, familia giroan, eta bila zebiltzan lagunartea eta kirola aurkitu dituztela sentitzen dute. Guretzat horixe da saririk onena, ez dago horrebesteko balioa duen gerrikorik. Beste askori, betidanik amesten zutena egia bihurtzen laguntzen diegu: ringera igotzea edo Euskadiko txapelketa batera joatea. Den-denak txapeldunak dira guretzat.
Maila profesionalean, harro egoteko moduko arrazoiak ditugu eskualdean, Aitor Romerorekin. Esaterako, abenduaren 21ean beste borrokaldi profesional bat izango du, gerrikoa tarteko. Urteetan egindako lanaren fruituak jasotzen ari da garaitarra, baina ez da konformatzen, eta egunetik egunera hobetzeko anbizioarekin dabil. Eta gu, zelan ez, bera babesten egongo gara.
Anbizioa eta ilusioa, bietarik izango dute abenduaren 13an Elorrioko IndarXSport-en gimnasioan batuko direnek. Egun horretan gerriko beltza lortzeko azterketa egingo da bertan. Euskadiko hainbat taldetako kirolariak etorriko dira. IndarXSport eta Laureano Lara Team taldeetatik hamar ikasle aurkeztuko ditugu. Zorte on denei!