Azalpenak noizko?

Inbidiaz gogoratzen dut Madrilera joan nintzen azkeneko aldia eta Lavapies auzoan dagoen San Fernandoko merkatuan egon nintzenean. Auzoko eta tokiko merkataritzaren motorea zen merkatua, elikadura eta ostalaritza uztartuz asteburuetan, hainbat ekimen antolatuz eta auzoari sekulako bizia emanez.

Kontran, Durangora etorrita, penaz ikusten dut gure merkatua, tokiko merkataritzaren motorea izan daitekeena hiltzen ari baita, denboraren poderioz eta udal gobernuak edozein ekimen interesgarri antolatzeko orduan duen moteltasunagatik. NEIKER enpresa publikoaren laguntza baliagarria izan ahal zitzaigun merkatua berpizteko. Enpresa publiko horren webgunean esaten duen bezala, “soluzio berritzaileak eta transferigarriak garatzen dituzte, gure nekazaritzako elikaduraren sektoreari balioa emateko”. Primeran, ezta? Baina legealdi osoan zehar ez dugu diru publikoarekin ordaintzen dugun enpresa honen berririk izan. Baina, aste honetan bai. Udal hauteskundeetarako 3 hilabete geratzen direnean, NEIKER-eko zuzendariak mezu bat bidali die durangar batzuei, baina ez batzar publiko batera deituz, Durangoko PNV-ren hauteskunde kanpainaren barnean kokatzen dan batzar batera baizik. Bere lanorduetan (enpresa publikoan), bere kargua erabilita eta bere posta elektroniko korporatiboa erabiliz, alderdiarentzat kanpaina eginez. Azalpenen zain nago, uste baitut, estatu espainoleko beste leku batzuetan ez bezala, Euzkadin sektore publikoko lanpostuak gaitasun eta ahalmen profesionalaren arabera lortzen direla. Hurrengo udal hauteskundeetan alderdiaren Durangoko hautagaiak ondo dakienez, gurean, lanpostuak alderdiaren karnetaren arabera lortzen ez direlako. Azalpenen zain nago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!