400 pertsonatik gora izena emanda, eta 336k bozkatu dute. Durangoko zenbaki orokorretan ez dira kopuru handiak izango beharbada, baina ordezkaritza publikoan urte batzuk daramatzagunok badakigu ze zaila den kopuru honetako parte-hartzea lortzea Durangon, are gehiago eragile politiko baten barne prozesu batean. Adibide moduan, tokiko agenda 21ean, batzar irekiak egiten zirenean, batzar arrakastatsuan 60 pertsona batu ziren.
Interesa piztu zuen EH Bilduren barne prozesuak; ondo egindako lana eta aldaketarako grinaren uztartze perfektua. Berriro ere, EH Bildu aitzindaria izan da. Gure herrian zeuden ezkerreko sentsibilitate ezberdinak proiektu bateratu batean batzeko kapaza izan zen koalizioak Durangon alderdi politiko batek antolatutako lehenengo primarioak antolatu ditu. Komunikabide batzuek azpimarratzen zuten Durangoko EH Bilduk lehenengoz antolatzen zituela primarioak, baina titularra beste bat zen; lehenengoz, Durangon, alderdi politiko batek primario irekiak antolatzen zituen hautagaia aukeratzeko.
Zorionak parte hartu duzuen guztioi; eskerrik asko, Ion Andoni eta animo, Ima. Orain denok batera Durangora aldaketa ekartzeko, gure helburua ez baitzen primario batzuk antolatzea, indar hori guztia aldaketarako eragile bihurtzea baizik.