Auzolotsa

Aramotz auzoan, lehen abereen hiltegia zegoen lurzoruetan aisialdirako eta jolasteko gunea ezarri behar da. Leku horretan beharrezkoa da. Baina, momentuz, ez omen dago dirurik.

San Fauston, bertako auzo elkarteek kudeatzen duten udal tabernak konponketak behar ditu; bitartean, itxita dago auzoari bizia ematen zion topagunea. Elkarteek askotan eskatu dituzte beharrezkoak diren konponketak, baina udal gobernuaren erantzuna dirurik ez dagoela da.

Iñurri eta Geu be gazteen elkarteek Durangoko Garai jauregian dituzte euren lokalak. Jauregi hori erabat zaharkituta dago eta, horretaz gain, uda honetan lapurreta izan da bertan. Eraikinak konponketak eta egokitzapenak behar ditu eta, bitartean, elkarte horiek lokal berriak behar dituzte. Baina, dirudienez, ez dago dirurik udalean.

Artikulua bukatu arte jarraitu ahal izango nuke udal laguntza ekonomikoa behar duten proiektu edo obrekin. Eta egitasmo horiek dirua lortzen ez duten bitartean, udal gobernukoek 25.000 € publiko eman diete hainbat enpresa pribaturi eta polizia nazionalari (espainola, noski), asteazken honetan euren standak Durango erdian jar ditzaten. Zertarako 25.000 €? Ez dakigu, honetaz ere ez digutelako ezer esan gainerako talde politikoei. 25.000 € publiko tortura eta errepresioa irudikatzen duen polizia gorputz batek bere armak eta tramankulu militarrak Durango erdian jartzeko.

Benetan, gureta ere, ez zenukete hain txarto egingo.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!