Jon, Mariaren lankidea da aipatutako ospitalean, baina bera Durangon bizi da. Jonek 24 kilometro egiten ditu egunero. Bera ere kotxean joaten da ospitalera, bertan lan egiten duten beste 2 pertsonekin. Baina, kasu honetan, bi aukera dituzte: edo autopistatik joan eta eguneko joan-etorriengatik 4,50 euro ordaindu, edo goizetan trafikoz gainezka egoten den N-634 errepidea erabili.
Erreala izan daitekeen adibide honen konklusioak hauek dira: Durangon bizitzea Mungian bizitzea baino garestiagoa izan daiteke, lanera Bilbo aldera joan behar baduzu. Bueno, garestiagoa edo arriskutsuagoa. Hori bai, Mungian bizi edo Durangon bizi zerga berdinak ordaindu behar zaizkio Bizkaiko Foru Aldundiari. Beraz, zergatik diskriminatzen gaituzte?