Merkataritzagune zale, alkate andre

Bezeroak fidelizatzeko asmoarekin, erosketak egiterakoan deskontuak eskaintzen duen txartela aurkeztu dute Caja Ruralek eta Durango Baik merkatarien elkarteak. Argazkian, alkate anderea, ekimena “babestuz”.

 

Babestuz? Hori galdetzen diot nire buruari. Babestu ala traizionatu? Merkatari txikiak babesteko eta herriak duen bizitza/bihotza indartzeko, bazuen, bai, bere mahai gainean, egun batzuk lehenago, erabaki garrantzitsu bat. Aldiz, babestu ordez, itotzeko hautua hartu zuen. Durangoko bulego teknikoak txosten ofizial jakina idatzi, alkateak sinatu eta bidali egin zuen Abadiñoko Udalera. Horrela, Abadiñorekin mugan daukagun lur zati baten kalifikazioa aldatzeko atea ireki zuen. Badakizue zertarako? Dia, Aldi, Lidl edo Mercadona bat jartzeko. Enegarren merkataritzagunea.

Hori da gure EAJk egiten duena: argazkietan herritarrak babestu; eta dokumentu ofizialetan, argazki ofizialik gabe, traizionatu. Benito Juarez politikari mexikarrak esaten zuen bezala: “Malditos aquellos que con su palabra defienden al pueblo y con sus hechos lo traicionan”.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!