Hori bai, gogoeta edo desio hori praktikara eramaterako orduan, denak oztopoak izan dira. Zelan jarriko diegu gain zerga bat hutsik dauden etxebizitzei? Zelan definitu dezakegu juridikoki zer dan hutsik dagoen etxebizitza? Eta antzerako galdera existentzialak egiten zizkiguten.
Kalean daukagun begiari kasu eginez, proposamen zehatz bati begira jarri dugu udal barruan daukaguna. Era horretan, hurrengo 6 hilabetetan garatuko den enplegu planean 6 pertsona egongo dira, Durangon hutsik dauden etxebizitzen errolda zehatza egiteko. Biztanleen errolda, horniduren kontsumoak eta ikuskaritzak erabilita, errolda zehatza osatuko da. Beraz, 6 hilabete barru aitzakien garaia atzean geratuko da eta benetako neurri zehatzak hartzeko denbora hasiko da, guk argi daukagu eraikita eta hutsik dauden etxebizitzak biztanleekin betetzea etxebizitza politika eraginkorrena dela, ikus dezagun gainerakoek ere hitzetik ekintzetara pasatzeko prest dauden.