Eppur si muove

Durangarrek jakin egin nahi egunero usaintzen duten kiratsa nondik datorren eta euren osasunerako kaltegarria den ala ez. Durangoko hainbat guraso elkartzen hasi dira, Durangon ume eta gazteentzat dauden gabeziei proposamen zehatzak aurkeztu ahal izateko.

Durangarrek ez dute ulertzen zergatik bota behar den eraikita dagoen eta berrerabili daitekeen tren geltoki zaharra. Durangarrek ez dakite, edo ez dute jakin nahi, trenbidea eta trenen tailerrak egon ziren lurzoruetan 17 solairuko 5 etxebizitza-dorre egiteko asmoa dagoela. Nahiz eta alkateak esan gune hori Durangoko “biriki berdea” izango dela, bere alderdia, Durangon eta Gasteizen, urratsak ematen ari delako Durangoko erdigunea “biriki gris usteldua” bihurtzeko, eta bera egitasmo horren konplize nagusia da.

Mugimendua dago Durangon; Barrenkaleko bunkerrean ere horretaz konturatu dira eta propaganda taldea lanean jarri dute. Azken asteetan udal gobernuak ateratako prentsa oharrak umeen jolasguneei eta airearen kalitateari buruzkoak izan dira. Tira, Pavlov-en estimulu-erantzunaren teoria; herritarrek mugitu eta udal gobernua zeozer egiten ari denaren planta. Jarrai dezagun mugimendua lantzen, estimulua udaletik sortarazten dela eta erantzuna herritarrengandik lortzen dugun arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!