Adostutako eta berme guztiekin eginiko erreferenduma izango balitz, Quebecen eta Eskozian gertatu bezala, barne kontu bat izango litzateke, eta ez zuen horrenbesteko oihartzuna izango. Baina, kasu honetan Espainiaren jarrera bortitzaren ondorioz galdeketak beste tranzendentzia bat hartu du.
Baina urriaren 1ean gertatuko denak, kontuan izanik aurreko asteetan eta hilabetetan gertatu dena, beste transzendentzia bat hartu du. Alegia, XXI. mendeko Europa kapitalistan burujabe izateko borroka batetaz ari gara.
Horregatik, Katalunian dudan ezagunei esan diet nigatik ere bozkatzera joan daitezela igande honetan. Diktadura batek neurrira egindako jantzi sasi-demokratiko honetan ezeroso gauden guztiengatik. Kale mobilizazioaz erakundeak mugiaraztea lortzea nahi dugun guztiengatik. Eta era berean ere, burujabetza, nortasun agirian Espainia jartzen duen lekuan Euskal Herria jartzea baino askoz gehiago dela nahi dugun guztiengatik.