Tren geltokian zer?

- Maeztu abizenduna zara zu?
- Bai.
- Ba Zure aita ezagutzen dut, bera eta bere anaiak tren geltokiko kalean jaiotakoak dira.

Hainbatean izan dut elkarrizketa hori Durangon. Nik sekula ez dut geltoki kale hura ezagutu, Durangoko garapen urbanistikoak irentsi baitzuen. Eta orain, garapen urbanistiko basatiak geltokia ere desagerrarazi nahi du.

Udaletxera eraman dugu tren geltokiaren eraispena (1.200.000€ kostua izango duena) bertan behera uzteko proposamena. PNVk eta PSEk, enegarrenez, Fran Garateren (PP) abstentzioa erabili zuten geltokia botatzeko, alkatearen kalitatezko botoa baliatzeaz gainera.

Eraikinak ez duela balio arkitektonikorik izan zen gehien erabili zuten argudioa. Argudio hori erabilita Durango erdia behera bota daitekeenean, ordea. Argudio gisa nahiko pobrea, besteak beste, jakinik, balio arkitektonikoaren argudioa erabat subjektiboa dela.

Arlo politikoan alkateak erabaki du, bere alderdiaren interesei kasu egin, eta geltokia botatzea. Gure iritziz, herritarren momentua heldu da orain.

Zer iruditzen zaizue? Gure historia kolektiboaren parte den eraikina berrerabili daitekeela uste duzue? Gazteei bideratutako ideien faktoria bat izan daiteke? Zentro sozial bat? Ludoteka bat? Zer egingo zenukete 1,2 milioi € eta azpiegitura horrekin?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!