San Fausto Kopenhagen?

Sare sozialetan bideo bat ari da zabaltzen: Durangoko gobernu taldeko hiru kide San Faustora doaz, auzoko birgaitze lanak bukatu ostean argazki bat ateratzeko bertan. Argazkira gonbidatuta dauden auzokideak kexati agertzen dira; ez dute ulertzen zergatik kale oso estu batean, bizikletentzako ibilbidea kotxeen kontrako norabidean jarri den, euren iritziz oso arriskutsua baita.

Bat-batean, kasualitatez, udal teknikari bat agertzen da eztabaidan, eta bere argumentazioa pisuzkoa da, teknikaria jaten ari den “marroiaren” tamainakoa gutxienez: “Europako hainbat hiriburutan badaude horrelako bide gorriak”.

Tira, Europako hiriburu horietan, San Fauston egin diren lanak egin baino lehen herritarren parte hartzea sustatuko zen, euren iritzia jakiteko eta euren erabakiak errespetatzeko. Era berean, euren iritzia eta parte hartzea bilatuko zen bide gorriak diseinatu eta egiterako orduan. Eta, noski, Europako leku horietan politikariak ez lirateke agertuko soilik azken egunean eurekin batera argazki bat ateratzera. Arlo horietan, Durangoko San Faustoko auzokideak dira, alegia, urteetan abandonatuta egon diren auzokideak. Hori bai, kontrako norabidean bide gorri bat jartzeko, kasu horretan San Faustoko Zirarmendieta kalea, Amsterdam edo Kopenhageko kale bat da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!