Eskailera aldapatsuak eta labainkorrak, lehenengo; ur putzu erraldoiak, ostean; eskailera gehiago, gero; eta berriro lur bustia nasaraino, bukatzeko. Durangokoa ez da lur azpiko geltokia, ur azpikoa baizik.
Proiektu megalomanoak modan zeuden garaietako ondorioetako bat da. 20 milioi euroko kostua izan zuen, fakturak arinkeriaz sinatzen ziren garai hartan (ordaindu, ordea, urte luzetarako hipoteka astunarekin egiten dira).
Iraneko arkitekto ospetsu batek diseinatu zuen estazioa, Durangon sekula trena hartu ez duen eta hartuko ez duen arkitekto batek. Baina larriena da proiektuari oniritzia eman ziotenek ere, Durangon gutxitan trena hartu dutela. Durangoko udaleko azken plenoan ere konponketak egitearen aurka bozkatu zuten. Zer daukate, bada, Durangoko herritar xumeen aldarrikapenen aurka?