“Jakin eta egin”, udal gobernu taldeak jakin badaki etxebizitza publikoak egitea eta eskaintzea negozioa izan dela orain arte. Negozioa, betiko jauntxoentzat. Eta negozio hori iraunarazteko, betiko sistemari eutsi gura diote: etxebizitza jabetzan ematea. Jakin badakiten arren, Durangorako 836 eskari daudela Etxebiden, eta horietako %75 inguru alokairuan etxebizitza bat izateko eskariak direla. Baina, temati jarraitzen dute, jabetzaren aldeko apustua egiten…
“Hazi arazi”. Durango haztea, adreiluak jarri eta zementua botatzea da batzuentzat. Jakin badakiten arren, jabetzazko etxebizitzak sobera daudela. Berez, errekorra hautsiko dugu Durangon: Gasteizen ostean, etxebizitza publiko huts gehien dituen herria gara…
Eta hori guztia, “pertsonak lehenengo” jartzen dituen politika egiteko estilo batentzat. Hala balitz, nago, politika aldatuko luketela, eta, adibidez, San Roken dauden 42 etxebizitzak alokairura bideratuko lituzketela…
Azken aukera hori mahai gainean jartzeko, udal gobernuari batzarra eskatu diogu. Alegia, Durangoko lurretan eta durangarrek ordaindutako 42 etxebizitza huts horiek durangarrei alokairuan eskaintzea.