Euskara galtzaile

Aldaketak etorri dira Durangoko udalean. Gobernu berria, jarrera berriak. Onerako? Ikus dezagun.


Azken osoko bilkuraren hasieran adierazpen instituzional bat irakurri zen, gaztelera hutsez irakurri ere. Orain artean lehenengo euskaraz irakurtzen ziren eta zenbait kasuetan euskaraz bakarrik, osoko bilkura aretoan bat bateko itzulpena zerbitzua dagoelako. Dirudienez, alkate orde berriak protagonismo berezia behar zuen irakurketa horretan eta euskaraz ez dakienez, gaztelera nagusitu zen bilkuraren hasieran.

Zoritxarrez hori ez da aldaketa bakarra ezta txarrena hizkuntza arloan. Alkate orde berberak, udal gobernuaren onesperakin, beste erabaki bat hartu du legealdi hasiera honetan, aspaldidanik bere garaian udalaren erabakiari jarraituz, jubilatuei AEK-ko euskaltegian euskara ikasteko ematen zitzaien dirulaguntzak kentzea. Zehazki, HABEko euskaltegira ikastera badoaz dirulaguntzak izango dira baina AEK-ko euskaltegian jarraituz gero, ez.

Euskara arloan, udalak badu Plan estrategiko bat, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia izen ponposoa duena. Aho batez onartutako plana, goitik bera begiratu dut artikulu hau idatzi baino lehen baina ez dut inon topatu, euskararen transmisioa, euskaltegiren arabera, hobeto bermatzen dela HABEn AEKan baino. Tira, ziurrenik, beste hainbat plan bezala, hau ere udal gobernuko kideek kajoi baten eta giltzapean sartuta edukiko dute.
Gobernu berria eta momentuz euskara galtzaile.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!