Laster arte

Miskiren bitartez jakin izan nuen zure minbiziarena, eta Ainhoaren bitartez ebakuntzarena. Horregatik whatsapp mezua heldu zitzaidanean banekien gertatutakoa gertatu ahal zela. Mendekuaren politikaren morroiak giza kondizioaren azken mailan kokatu ziren berriro ere, gaixo dagoen eta ebakuntzaren zain dagoen preso bati gorriak pasarazten.

Whatsapp mezua arin zabaldu zen, 17 urte hauek ez dute elkartasuna apurtu. Eta jarraian rugbyko beteranoen txatetik heldu zitzaidan notizia berriro ere, eta gero hainbat lagun eta ezagunen bitartez. Lehen tabernetako konbertsazio zirenak orain Whatsappeko foroetan egiten ditugu, garapena dela esaten dute.

Hasieran, amorrua sentitu nuen; gero, laguntzeko gogoa etorri zitzaidan; ondoren, hausnarketari ekin nion: Zer gertatzen zaio gure gizarteari, giza eskubideen urraketen aurrean, kasu batzuetan, irmo agertzen den gizarte horri? Zergatik bereizketa hori giza eskubideen urraketekin? Zergatik begiratzen du beste alde batera kasu konkretu batzuetan?

Hau ez da pertsona, familia edo kolektibo zehatz baten arazoa. Horrela, giza eskubideak urratzen direnean gizarte osoak du arazoa. Eta ez nabil, soilik, zure kasu zehatzaren inguruan hitz egiten. Sakabanaketa, preso gaixoen egoera, eta, oro har, XXI. mendean euskal herritar batzuek pairatzen duten egoera oinarrizko eskubideen urraketa onartezina da.

Besarkada handi bat. Sapuzaharren taldean zure zain gaude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!