Eztabaida beharrezkoa da, herritarrek beharra, gogoa eta eskubidea dutelako jakiteko nori emango dioten botoa. Hautagai eta talde guztiek omen daukagu ideologia jakina, programa zehatzak eta proposamen sorta. Hala, herritarrei hori azaltzeko eta euren iradokizunak jasotzeko modurik egokiena izan daiteke, komunikabideen bitartez eztabaida garatzeaz harago. Hala, botoa emateko intentziorik ez duenak ere, edo bati edo besteari emateko dudatan dagoen horrek, argitu dezake botoaren norabidea.
Eskaintza zintzoa da bost hautagaitzei egiten dieguna. Bost aulki, bost hautagai, bost eskaintza. Aulkiren bat hutsik geratuko balitz, aulkia hutsik uzten duen horrek azaldu beharko luke zergatik ez duen eztabaidarik nahi. Guk bost indarrak interpelatuko ditugu gurekin eseri, eta eztabaidan parte hartzeko.
Era berean, zintzotasunez diogu, urteotako kudeaketaz balantzea egiteko baino gehiago, etorkizunera begira jartzeko eztabaida izatea nahi dugula. Zer egingo dugun azaltzeko aukera paregabea da.