Udaletxearen zorra, 7,9 milioi

Durangoko udal gobernuak, EAJren eskuetan, nahiago luke eztabaida hau alderdien arteko lehia dialektikoan geratzea. Liskarra argudioetan izan dezakegu, komunikabideen bitartez. Baina herritarrek ez dute horrelakorik merezi.


Kontua da EH Bilduk uste duela udalak zor itzela pilatu duela, durangarron etorkizuna arrazoi eta eraginkortasunik gabe hipotekatuta. Eta hori uste izateko udaleko teknikariek egindako txosten jakin bat dugu. Zorra, zehazki, 7.900.000 eurokoa da. EAJk, aldiz, kontrakoa dio, hau da, udalaren diru kutxa ondo dagoela, zorrik ez dagoela.

Hortik aurrera, eskertuko genuke gure ustea pikutara bidaliko baligu EAJk, eta durangar guztion udala (bai, durangar guztiona) ekonomikoki ondo balego. Albiste ona litzateke. Eta nola uxatuko genuke burutik kezka hori? Erraz. Udal taldeak jardunaldi bat antolatu dezake, goiz batean herritarrekin informazioa trukatzeko. Ez EH Bilduk eskatzen duelako; baizik eta herritarrek behar dutelako eta euren eskubidea delako. Hori da politikagintzan egin behar den bidea: herritarrak herriaren norabidearen parte egin. Baina burokratei nekez sartuko zaie buruan ideia hori.

Jardunaldi bat eginez gero, EH Bilduren argudioa pikutara joango lizateke eta EAJren tesia gailenduko litzateke. Guztia onura jeltzaleentzat. Zeri beldurra?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!