Txakurren ordenantza

Ekologistatzat dut nire burua eta horregatik saiatzen naiz mundua ikuspegi giza-zentrista batetik ez ikusten. Gizakiok baikara inguruan daukagun guztiari kalte gehien sortarazi diogunok. Baita gure buruari ere. Kostatzen zait. Azken finean, ni ere gizaki bat naiz eta.

Ekologistatzat dut nire burua eta horregatik saiatzen naiz mundua ikuspegi giza-zentrista batetik ez ikusten. Gizakiok baikara inguruan daukagun guztiari kalte gehien sortarazi diogunok. Baita gure buruari ere. Kostatzen zait, onartzen dut. Azken finean, ni ere gizaki bat naiz eta.

Gogoeta hau azken egunetan Durangon bolo-bolo dabilen txakurren gaiaren harira dator. Uste baitut, gai hori giza-zentrismotik aztertu dela  udalaren aldetik, gaur egun indarrean dagoen ordenantzaren inguruan egindako interpretazioa ikusita. Arauk, alegia, ordenantzak, testuak direlako, gizakiaren interpretaziora zabalik dauden testuak. Kasu honetan, gure ordenantza, bere zioan jasotzen duen bezala, animaliak babesteko EAEn dagoen lege baten garapena da. Eta bere artikulatuan jasotzen duen bezala, txakurren jabeek animaliak osasuntsu eta egoera fisiko onean mantentzen dituztela bermatzeko da ordenantza.

Tira, zaila egiten zait ikustea hori zelan bermatu daitekeen, abere bat egun osoan etxean edukita eta kalera ateratzen duzunean, beti eta edozein lekutan, lotuta eduki behar baduzu. Hori da udal agintariek eta polizia munizipaleko agintariek egin duten interpretazioa. Ordenantza hori irakurrita, badago aukera txakurren ongizatearen eta gizakien ongizatearen artean oreka bat topatzeko. Argi daukat txakurren jabe guztiak ez direla santuak eta, era berean, polizia munizipal guztiak ez direla deabruak. Baina ez dut ulertzen zelan gertatu daitekeen txakur baten jabeari isuna jartzea, bere 5 hilabeteko txakurkumea parke batean aske egoteagatik.

Herri honetan gobernatzen gaituztenek eta euren aginduak betearazten dituztenek sekulako erraztasuna dute arazo bat ez dagoen lekuan sekulako iskanbila sortzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!