Mozio bi Kirolene eta Durango-Gasteiz autobusaren inguruan. Bietan ere eskumenen edo konpetentzien gaia (aitzakia) atera zen. Kiroleneren inguruan, PNVk, PPk eta PSEk konpromisorik ez hartzeko, ez dela udal konpetentzia argudiatu zuten. Imajinatzen duzue, argudio berdina, osasun zentroen kasuan, epaitegiaren, hizkuntza eskolaren edo eskola publikoaren gaietan?
Osasuna, hezkuntza edo justizia ez dira udal konpetentziak, baina eskualdeburu den zerbitzu herri batean, zerbitzuak eskaintzeaz gain, hainbat lanpostu sortzen dituzte, eta hainbat jende Durangora ekarri ere. Inkonpetentzia agerian uzten duen aitzaki merkea konpetentziena.
Durango-Gasteiz autobus zerbitzua ez da udal eskumena, baina hor esku hartzea erabaki zuen PNVk. Izan ere, Batzokitik baimena eman diote gai hori astintzeko, baina ez gainerako udalekin lanketa bateratua egiteko; praktikan askoz ere eraginkorragoa izan daiteke ibilbideko udal guztiek batera jardutea, baina argazkian beste batzuen ondoan agertzea ez dute gustukoa. Gainera, beste udal guztiak Bildukoak dira. Oso langile eta eraginkor, bistakoa da.