Baina zer aldatu da, bada, aurten, EAJren sedukzioak arrakasta izan dezan? Ezer ez! Aurreko urteetako forma eta eduki berarekin aurkeztu dizkigute aurrekontuak, alegia, zifren koadratzea izan dute helburu bakarra. Kudeaketa eskasaren ondorioz, inbertsio sozialik jasotzen ez duten aurrekontuak dira. Aurreko aurrekontuak, aurrekontuak. Zientzia-fikziozko zertzelada narrasen bat sartu diote, baina besterik ez. Badirudi Pepe Gotera eta Otilioren interbentzio urgentea eskatzen dihardutela, beraien falta sentituko balute bezala, Durango norabide egokian eta emankorrean kokatzeko.
Aurreko urteetako egoera berean, EAJk eta PSEk egin dute euren aukera: argazkia elkarrekin egitea; besterik ez. Aurrekontuak baino, aurreko kontuak izango ditugu 2014an ere.