Fracking

Gasa ateratzeko teknika berezia da frackinga, oso kutsakorra, Euskal Herrian gaurdaino ondoegi ezagutu ez duguna. Lur azpian ura presiopean sartzen da, osagai kimikoekin nahastuta eztandak sortzeko, eta harriak apurtu ostean, gasa azalera ateratzen da. Teknikaz gehiago ezagutzeko bi film gomendatzen ditut: Promiseland eta Gasland

\"\"Gasa ateratzeko teknika berezia da frackinga, oso kutsakorra, Euskal Herrian gaurdaino ondoegi ezagutu ez duguna. Lur azpian ura presiopean sartzen da, osagai kimikoekin nahastuta eztandak sortzeko, eta harriak apurtu ostean, gasa azalera ateratzen da. Teknikaz gehiago ezagutzeko bi film gomendatzen ditut: Promiseland eta Gasland.

 

Gaurkoa ez da, ordea, pedagogia egiteko eguna. Herritarrak ohartarazi gura nituzke. Izan ere, EAJri, PSEri eta progresismo ustela saltzen duten horiei esker, Bizkaian eta Durangaldean ere frackingaren mehatxupean bizi gara. Eusko Jaurlaritzak eskatuta dauka teknika horrekin gasa ustiatzeko gure eskualdea ia osorik ukitzen duen baimena.

 

Frackingaren bultzatzaileek, ordea, ikasi dute hitz hori isilpean mantentzen. Estatuko leku askotan herritarrek gogor erantzun baitute frackingaren aurka. Adi, beraz, “harriaren estimulazioa”, “ustiaketa burutzeko ezohiko baliabideak” edo horrelako amarruak entzuten dituzuenean.

 

Baina eztabaida ez da soilik ekologikoa; garapen ereduarena ere bada. Laster, ereduaren inguruko eztabaida hori ere gure eskualdera helduko da. Orduan ikusiko dugu zer indar politikok jarraitzen duten bultzatzen eredu kapitalista, erregai fosilekin elikatzen dena eta hazkunde mugagabean oinarritzen dena; eta nortzuk ari garen eredua errotik aldatzearen alde borrokan, eredu energetiko berriztagarriaren alde lanean, tokian-tokian planifikatua eta deszentralizatua. Honetan ere, status-quoaren alde egingo dute betikoek, tamalez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!