Bikoiztasunen marketinga

Euskal Herria, herri txikia da metro karratutan neurtzen badugu. Baina historiak agerian utzi du hain lurralde txikian hamaika handiuste kabitzen direla. Egoskorregiak izan gara, eta albokoarekin elkarlanean gutxi eta lehian franko aritu gara

\"\"Euskal Herria, herri txikia da metro karratutan neurtzen badugu. Baina historiak agerian utzi du hain lurralde txikian hamaika handiuste kabitzen direla. Egoskorregiak izan gara, eta albokoarekin elkarlanean gutxi eta lehian franko aritu gara.

 

Nola bestela ulertu daiteke hain herri txikian, hiriburu bakoitzean aireportu bat eraikitzea. Kontua ez da hor bukatzen, aireportua eraikitzearekin ez baitugu nahikoa izan; alboko aireportuak zuen zerbitzu kopuru eta maila bera izatea gura izan dugu. Gauza bera gertatzen da itsasoko portuekin eta lur barneko portuekin. Gauza bera, herri bakoitzak eraikitzen duen industrialdearekin. Askotan alboko herriak eraiki duen industrialdetik metro gutxira eraikitzen da, metro karratuak sobera geratzen zaizkio eta logikoa den moduan, alboko herriak egin duen industrialdeari konpetentzia egiten dio. Hori bera gertatzen da Durangokoarekin.

 

Hori da EAJk sustatu duen politika, bai eskualdeko herrietan, baita Eusko Jaurlaritzan ere. Bikoiztasunen zerrenda luzea da, eta horrek eragin duen xahutze ekonomikoa zein ingurumenari egin dion kaltea ikaragarria.

 

Horregatik, buruzagi jeltzaleek bikoiztasunen marketinga egiten dutenean, herri hau ezkerreko ikuspuntu ekologista batetik eraiki gura dugunok sumindu egiten gara. Urkulluk eta Bilbaok topatu dute bikoiztasunen erruduna: kultura larregi egotea. Eta lortu dute bikoiztasunen xahutzearekin bukatzeko giltza: bi orkestra sinfoniko bat egitea eta bakarra bihurtzea. Eskerrak eman behar dizkiegu!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!