Auzo-lotsa

Gabonetan, Durangoko EAJk eta PSEk turroi goxoa jango dute, elkarrekin edo elkarri mokadua lapurtuz, batek daki. Durangar askok, ordea, Gabonetan ez du ezer ospatzeko gogorik izango. Hala, turroia betikoek jango dute eta Olentzero inoiz baino zimelago eta argalago etorriko da gurera

\"\"Gabonetan, Durangoko EAJk eta PSEk turroi goxoa jango dute, elkarrekin edo elkarri mokadua lapurtuz, batek daki. Durangar askok, ordea, Gabonetan ez du ezer ospatzeko gogorik izango. Hala, turroia betikoek jango dute eta Olentzero inoiz baino zimelago eta argalago etorriko da gurera.

 

Auzo-lotsa ematen dio horrek, duintasun politikoa eta etikoa duen edozeini. Auzo-lotsa EAJk eta PSEk (PPrenak ez du inor harritu) egin dutena. Euren botoak elkartu dituzte, ez ohiko bilkura batean, udalak ukitu gabe daukan baina izan dezakeen dirua mobilizatzeko. Udalak 8 milioiko kreditua mobilizatzeko aukera zeukan eta kopuru horren %3,75 bakarrik inbertitzea erabaki du. Zertarako? Zinegotzien dietak ordaintzeko, BEZaren igoerari aurre egiteko (aurreikuspen faltaren erruz ordaindu beharreko dirua) eta 5 urteko atzerapena daraman obra jakina egiteko. Atera kontuak, zer nolako produktibitatea eta balio soziala daukaten inbertsio horiek.

 

Bitartean, Durangon 1.971 langabetu daude, 1.000 pertsonek izena emanda dute Etxebiden, gizarte laguntzen eskakizun kopurua nabarmen igo da, eta urtero 20 bat etxegabetze gertatzen dira. Duintasun politikoaren izenean, demagogian erori gabe, ezin daiteke 8 milioi euroko inbertsioa egin, etekin soziala duten proiektuetan?
Aralarrek eta Bilduk ez genuen parte hartu ez ohiko bilkura horretan, herritarrei eta duintasun politikoari iruzur egitea zelakoan. Iritzi diogu udala zorpetzea beharrezkoa dela, baina ez dietak ordaintzeko eta ezta kudeaketa aurreikuspen okerrak estaltzeko. Gastu publikoa egitea beharrezkoa da gauden egoera ekonomikoan, ez erabilera sozialik ez duten azpiegituretan inbertitzeko; gizartearen benetako beharrizanei erantzuteko.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!