EAJren lehentasunak

Ikasturte berri baten murgildu gara eta aurtengoa ere gogorra izango dela badakigu. Ezin ukatu gero eta zailagoa egiten zaigula familia edo etxe berean bi soldata izatea. Gure gastuei aurre egiteaz gain, umeenak ere hor izango ditugu: garraioa, jantokia, materiala, eskola kanpoko ekintzak, arropak… Horiek guztiak gehitzen dira iraileko malda malkartsu honetan

\"\"Ikasturte berri baten murgildu gara eta aurtengoa ere gogorra izango dela badakigu. Ezin ukatu gero eta zailagoa egiten zaigula familia edo etxe berean bi soldata izatea. Gure gastuei aurre egiteaz gain, umeenak ere hor izango ditugu: garraioa, jantokia, materiala, eskola kanpoko ekintzak, arropak… Horiek guztiak gehitzen dira iraileko malda malkartsu honetan.

 

Etxe gehienetan doikuntzak egitea erabaki dugu: kirola egiteko materiala berrerabiliko da eta beharrezkoak ez diren gastuak murriztuko ditugu. Hori bai, gurasook argi dugu gure ingurukoei ez zaiela inoiz eskola, osasuna eta dilistak faltako. Gogoeta horiek guztiak burutik pasako zaizkio Anbotoko irakurle askori.

 

Politikaz ari garenean, sarri entzun izango zenituzten familia ekonomia oinarri hartuta jarritako ereduak. Familiak aurrekontuetan doikuntzak egiten dituen moduan, udaletako aurrekontuetan ere gauza bera egiten da: ingurukoen (herritarren) lehentasunak finkatu eta inbertsioak erabaki. Bada, badirudi Durangoko Udalean dagoen EAJk ez duela kontzeptua barneratu. Durangon 2.000 pertsona inguru dago langabezian, 1.100 eskaera daude Etxebiden eta 30.000 pertsona daude kultur etxe duin bat barik. Horri muzin egin eta EAJk erabaki du, dekretuz, abuztuan, gutxienez 300.000 euroko kostua (eta ziurrenik hortik gorakoa izango da gastua) izango duen futbol-7ko zelaia egitea Tabiran. Herritarrak pentsatuko du herrian baditugula beste futbol zelai asko, modalitate horretarako moldatu daitezkeenak. 

 

Abuztuan sinatu da dekretua, herritarrak oporretan geundela, eztabaida politikoa eta soziala ekidinez. Egia esan, kazikismoa indarrean dagoen Durango honetan eztabaida parte-hartzaileaz berba egitea utopia bat da. Marten biziko bagina moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!