Kostuak gutxitzen lagundu dezakete behin-behineko neurri sinpleekin: epaileak izendatu eta partiduak kronometratuta (1.200 euro aurreztuko genituzke); delegatuak mutualizatzeko derrigortasuna kenduta (400-660 euro); txartelen kostua erdira jaitsita (400-600 euro). Diziplinazko zigorrak handituta konpentsatu daiteke azken hori; esaterako, txartel bikoitzagatik edo bost txartel pilatzeagatik partidu bateko zigorra ezarrita.
Hurrengo denboraldian, Gipuzkoako taldeen nagusitasunak jarraituko du Hirugarren Mailan. Izan ere, jaitsiera denak bizkaitarrak dira, eta igoera Ibarra eta Gasteizen artean dago. Eskerrak, gutxienez, Durangaldeko talde bi igoko direla Euskal Ligatik. Elgoibarrek eta Zierbenak Bigarren A Mailarako play offa jokatuko dute, baina badirudi gipuzkoarrak bakarrik dabiltzala erronkari aurre egiteko dirua lortzeko borrokan.
Euskadiko Federazioa eta kirol agintariak noiz hasiko dira serio lanean Euskadik elitean talde bat izan dezan? Bilbao Basket salbatzera bideratutako %10agaz nahikoa litzateke.