Futbolera ere heldu da krisia. Areto-futbola —futbolaren anaia pobrea— babesleen galera pairatzen ari da. Azken urteetan, talde askok uko egin diote nazional mailan jokatzeari, gastuei ezin dietelako aurre egin. Beste batzuek, gurago dute ez igon, kantxan igotzeko aukera irabazi badute ere. Iaz talde batek ere ez zuen igo nahi izan Bigarren B mailara.
Hirugarren mailan jokatzeko behar den federazio arloko aurrekontuak hirukoiztu egiten dira Maila gorenekoan: fitxak, epaileak, izen-emateak, entrenatzaileak… Talde bat Euskal ligatik Hirugarren mailara igotzen denean, bikoiztu egiten zaizkio gastuak. Epaileen gastua 115 eurotik 235era pasatzen da; jokalarien fitxa 88 eurotik 158ra eta delegatuarena 5etik 228ra (azken hau igoera kuriosoa da, horren ordain jasotzen diren prestazioak berdinak izaten jarraitzen baitute). Izen-emateen gastuak ere bikoiztu egiten dira. Laburdilduz, igoeraren poza hoztu egiten du, esaterako, 4.000 euro gehiago bilatu beharrak.
Klubak udaletako diru-laguntzen bidez finantzatzen dira; 3.000 eurotik 10.000 euro ingurua doaz udalerriaren, bazkideen edo babesleen arabera. Jokalarien kuotak ere gero eta handiagoak dira eta denetariko ekintzak antolatzen dira dirua batzeko: errifak, txosnak, kirol maratoiak…
Krisi ekonomikoa larritu ahala, nazional mailako ligak ahalmen ekonomikoa duten klubentzako erreserbatuta geratzen dira. Klub xumeak, aldiz, Espainiako federazioak “beren toki naturala” legez izendatzen dituen txokoan parte hartzera behartuta geratzen dira; futbol erregionalera, hain zuzen.
* Erredakzioan itzulia