Urte berria, erronka berriak

Areto futbol ligak hastera doaz eta Durangaldeak 17 talde izango ditu. Etorkizunerako albiste txar bat da gazte mailako taldea Elorriok bakarrik aurkeztu duela (Sasikoak eta Mallabiak ezin izan dute errepikatu)

\"\"Areto futbol ligak hastera doaz eta Durangaldeak 17 talde izango ditu. Etorkizunerako albiste txar bat da gazte mailako taldea Elorriok bakarrik aurkeztu duela (Sasikoak eta Mallabiak ezin izan dute errepikatu).

 

Bigarren erregionalean Mendibeltz taldeak, Elorrio C eta Racing Tolosto izango ditu lagun. Lehenengo erregionaleko bigarren multzoa oso interesgarria da guretzat, Durangaldeko bost talde hartuko dituelako. Horrek, hogei derbi segurtatzen dizkigu. Igoeratik pausu batera geratu ondoren, Dantzarik eta Abadiñoko Gaztetxiek nahi dutena lortzeko aukera daukate. Ez dira atzean geratzen Sapuberri, Elorrio B eta Gu Lagunak igo berria. Maila gorenean, aurtengoak Presion Break-en denboraldiak izan behar du; berriztarrek arerio gatxa izango dute Sasiko B taldean.

 

Aurten inoiz ez bezala gozatuko dugu Euskal ligan. Gure lau taldeek hamabi derbi jokatuko dituzte. Iaz maila galdu zuten Sasikoa eta Elorrioko Buskantza, aulkitxoetan berritasunak dituztela, igotzeko faborito da. Kurutziaga iazko estuasunak ekiditen saiatuko da eta adi Abadiñoko Lagunekin, ligako sorpresa izan daitekeelako.

 

Hirugarren mailan, Mallabia da ordezkari bakarra eta erronka bikoitza du: kirol arlokoa eta ekonomikoa. Nahiz eta krisi sasoian gauden eta klubek zailtasun ikaragarriak dituzten aurrekontuak osatzeko, federazioak fitxen prezioak igo ditu, KPIaren oso gainetik igo ere. Ematen du klub xumeek enbarazu egiten dutela maila gorenetan.

(Erredakzioan itzulia)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!