Areto futbol maratoia

Maiatz inguruan, hainbeste partiduren eta entrenamenduren ostean denboraldia ofizialki amaitzen denean, jokalariak fisikoki eta mentalki nekatuta egoten dira. Hala ere, badira hitzordu batzuk jokalari askori atsedena atzeratu arazten diotenak: areto futboleko maratoiak

\"\"Maiatz inguruan, hainbeste partiduren eta entrenamenduren ostean denboraldia ofizialki amaitzen denean, jokalariak fisikoki eta mentalki nekatuta egoten dira. Hala ere, badira hitzordu batzuk jokalari askori atsedena atzeratu arazten diotenak: areto futboleko maratoiak.

 

Durangaldean, ekaineko asteburuak halako txapelketez beterik egoten dira Mallabian, Berrizen, Durangon eta Zaldibarren. Areto futboleko jokalariek, futbolekoek, jokalari ohiek, areto futbol zaleek..., taldeak sortu, izena eman eta finalera heltzen badira asteburu batean bost partidu jokatu ahal dituzte. Antolakuntza askotariko elkarteen artean egiten da, klubetatik hasi eta gurasoen elkarteetaraino.

 

Mallabiko eta Durangoko San Faustoko torneoak tradizio eta garrantzia handiagoa duten Berrizko eta Zaldibarkoekin tartekatzen dira. Parte-hartzaile asko izaten dituzte eta zaleek bete egiten dituzte harmailak. Nahiko lukete klub askok halako ikusle kopurua ligako partiduetan.

 

Baina, zergatik izaten dute hainbesterainoko arrakasta? Beharbada areto futbolak bakarrik eskaintzen dituen ezaugarriek badute horretan zerikusia: esaterako, jokalariek jokoan eta baloiarekin duten etengabeko parte-hartzea. Edo, normalean han-hemenkako taldeetan sakabanatuta dauden lagunak, koadrilakoak sarritan, batzeko eta elkarrekin jokatzeko eskaintzen duten aukera. Jokalari ohientzako ere tentagarria izan daiteke. Areto futboleko maratoiek xarma berezia dute, hori da egia. Oraindik bederatzi bat hilez itxaron behar dugu berriro bueltatu aurretik, baina eutsi gogoari, etorriko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!