Lurraren Nazioarteko eguna ospatzeko, elkartasun irteera

Lurraren Nazioarteko eguna ospatu dugunez, Berrizko Udal kontseiluak elkartasunerako irteera bat antolatu du datorren zapaturako, apirilaren 26rako. Partehartzaile bakoitzak elikagai kilo bat ekarri beharko du ekimen honetan parte hartzeko eta bildutako jaki horiek Elikagai bankuko hartzaileak diren berriztarrentzat izango dira.

 

Ibilaldia goizeko 9.30ean hasiko da Berrizko Olakueta plazan eta Gerediaga auzora abiatuko gara. Bertan Batzar Nagusien laugarren egoitza   bisitatuko dugu ( Durangaldeko gune historiko garrantzitsuenetarikoa baita).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!