Parte hartzeko hiru gauza egin behar dira: hirukote bat osatzea, izena ematea eta azaroaren 28an 20:30ean Plateruenara gerturatzea. Animatu, ostegun desberdin bat pasako dugu eta!
Plateruenekoa ordu eta erdiko lehiaketa izango da, eta parte hartzeko, jakinduria apur bat, irudimena eta zortea beharko dira, baita umore puntu bat ere. Hirukote irabazleak Errigorako otzara eder bat jasoko du.
Aurrez aurreko galaren aurretik, beroketa-aldi bat abiatu genuen azaroan. Hiru astez, tabernetan utzitako kutxetan edo interneteko galdetegian hainbat gairen inguruko galderak erantzun dituzte 26 hirukotek. Azkenean 'Txirla' taldeak lortu ditu puntu gehien.
Fase hori, esan bezala, beroketa-aldi bat izan da. Galarako, berdin dio arinago HIRUKOA lehiaketan parte hartu baden edo ez, galan zerotik hasiko gara eta puntuazioa egun horretakoa izango da. Horregatik, hiru asteotan galdera-erantzunen saltsan ibili direnak eta talde berriak gonbidatu gura ditugu Galara.