HIRUKOA lehiaketako bigarren galdetegia eta lehen asteko puntuazioak ikusgai!

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2019ko aza. 11a, 18:57

Egin ditugu lehen asteko eragiketak, eta hauxe da taldeen sailkapena momentuz. 25 taldek bete dute HIRUKOA lehiaketako lehen galdetegia, aupa zuek! Bigarren asteko galdetegia erantzuteko igandera arte, azaroaren 17ra arte, izango duzue aukera.

Galderak erantzuteko aukera interneteko loturan edo Plateruenan, Anttonio´s, Intxaurre eta Ibaizabal ikastolako tabernan utzitako kutxetan daukazue. Hiru asteetako galderak erantzun eta gero puntu gehien duen taldeak Errigorako otzara eder bat irabaziko du. Zorte on, guztioi!

Bestalde, hemen dauzkazue joan den asteko galderen erantzunak eta puntuak emateko izan ditugun irizpideak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!