30 kontu (VII) - 'Bidaiak eta euskara' - Larraitz Arkarazo Bizkarra

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2019ko uzt. 30a, 09:05

Bidaiak. Modako daude bidaiak, bai. Batez ere, urrutirako bidaiak. Leku exotiko eta desberdinetara abiatzen gara, beharrezkoa izango dugun dena motxilan daramagun esperantzaz.

Baina pisu larregi eraman nahi ez dugulako, sarritan etxean uzten ditugu ezinbesteko ez diren zenbait kontu. Horien artean al dago euskara? Ezetz esango nuke nik.

Haien egunerokotasunean euskara erabiltzen ez dutenak ere, euskaraz mintzatzen baitira hemendik kanpo direnean! Inguruak ulertuko ez dielakoan eroso.
Asko izan dira aurkitu ditudan horrelako kasuak, eta oraindik harridura sortzen didate.

Gai izanik euskaraz jarduteko, nola ez erabili geure herrian, geure inguruaz era sakon eta aberats bateagoan harremantzeko? Norbere bizitokian gehiago murgiltzeko tresna lez ikusi beharko genuke, eta ez soilik atzerrian gaudenean bertakoak ulertu ez gaitzaten. Kode hizkuntza huts bat bailitzan...

*30 kontu iritzien atala Berbaroren 30.urteurrenean sortu dugu: hilero, hilaren 30erako, durangar bati euskara eta gizarteko esparru baten inguruko hausnarketa eskatuko diogu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!