Baina nola sustatu daiteke gazteen artean euskaraz jardutea? Erantzunaren ardatza udalekuetan sortzen den mikroingurunean oinarritzen da. Udalekuetan begirale nahiz gazteen artean harreman oso estuak sortzen dira, eta harreman hauen komunikazioaren oinarria euskara izaten da.
Horrela, 15 egun hauetan ia-ia euskara soilik entzuten da, eta euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten gazte askok haien artean ere euskaraz jarduten dute. Honen adibide dugu duela pare bat urte, udalekutako gazte batek esandakoa: “orain, etxera iristean, nahi gabe gurasoei euskaraz erantzungo diet, baina haiek ez dakite euskaraz hitz egiten”.
Honek guztiak erakusten du etxean nahiz kalean gazteleraz jardun ohi duten gazte nahiz hezitzaileak euskararen munduan barneratzea ahalbidetzen dutela udalekuek. Eta horretaz gain, euskaraz sorturiko harremanek, euskaraz jarraituko dute bizi guztian. Ez du axola 3 egun edo 10 urte igaro, baita Durangon edo Txinan elkartu, lehenengo hitzetik azkenera arte euskaraz mintzatuko gara.
*30 kontu iritzien atala Berbaroren 30.urteurrenean sortu dugu: hilero, hilaren 30erako, durangar bati euskara eta gizarteko esparru baten inguruko hausnarketa eskatuko diogu.