Berbarok 30 urte

30 Kontu (II). 'Handiak beti txikia jan?' Ander Bastida Biritxinaga

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2019ko ots. 28a, 11:26

Globalizaioa…estandarizazioa… uniformidadea… bizitzen ari garen aro “moderno” eta “berritzaile” honetan handiak txikia jaten du; ezagutzen dugun planeta ero honen historian beti gertatu izan dena gizaldi eta gizaldi guztietan…amen.

Musika talde batek bere sorreran eta bere karrera guztian zehar hainbat erabaki hartu beharrean aurkitzen du bere burua; zein hizkuntzatan zabalduko duen musikaren interpretaziorekin batera lortuko den sentsazio eta sentimentuen nahaste borraste magikoa; seguruenik, garrantzitsuena.

Euskeraren merkatua mugatua dela dinoe batzuk, gaztelania edo ingelesak askoz be ate gehiago zabaltzen dituela,berriz ere ezagutzen dugun  bukle natural hori errepikatzen… handiak txikia jaten.

Ni Euskeraz sentitzen naiz babestua, Euskeraz baino ez ditut ulertzen nire taldekideak sorturiko melodiak eta erritmoak, taula gainera igon eta publikoaren aurrean dena emoten dugunean Euskeraz bakarrik ulertzen dut benetako konexioa. Gure amahizkuntzak, hizkuntza misteriotsu honek, gurea den altxor txiki honek  laguntzen gaitu musikarekin marraztu nahi dugun mezua hitzarekin kolorestatzen.

Handiaren aurrean gu txikiak gara, baina txikiak izanik badaukagu gure lekua munduan eta toki txiki horren jabeak gu gara, bihotz txiki hori zaintzen dugun bitartean… izango gara , Euskeraz musika egiten jarraitzen dugun bitartean… izango gara.



*30 kontu iritzien atala Berbaroren 30.urteurrenean sortu dugu: hilero, hilaren 30erako, durangar bati euskara eta gizarteko esparru baten inguruko hausnarketa eskatuko diogu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!