Otsailaren 27an zabalduko dugu udalekuetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2018ko ots. 20a, 11:05

2018ko udaberri eta udarako eskaintza prest daukagu. Izena emateko epea otsailaren 27tik martxoaren 6ra arte izango da. Izena ematera bulegora etorri beharko da, ez da email eta telefono bidez izenik hartuko.

Udalekuen inguruko informazio guztia hemen

KONTUAN IZAN:

– Udaberrian olgetan eta udan olgetan udalekuetan EZ da zozketarik egingo. Izena eman ahala banatuko ditugu plazak.

– Kanpaldietan eta ibiltarietan eskaintzen ditugun plazak baino jende gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo dugu.

Intereseko informazioa:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!