"Eragin, euskaraz goza dadin!"

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2017ko urt. 12a, 10:51

Zelan eragin daiteke euskararen erabilera handitzeko?

Euskalgintzan gabiltzan elkarte eta norbanakoak galdera horri erantzuteko formula magikoaren bila gabiltza. Gaurkoan, Euskararen Ginkana lehiaketak gai horri buelta batzuk emateko aitzakia eman digu Itzartu aisialdi taldekooi. Keinu xumeek, jarrera aldaketa txikiek, eragin handia izan dezaketela konturatu gara; kutsatu egin dezakegula euskaraz gozatzeko gogoa. Horixe islatu gura izan dugu bideoan.

Esan bezala, Euskararen Ginkanaren bosgarren probarako egin dugu bideoa. Topaguneak antolatutako lehiaketa da ginkana hori, eta hainbat proben ostean puntu gehien lortzen duten bi taldeek 3.000 euroko saria jasotzeko finala jokatuko dute, urtarrilaren 28an, Donostian. Ea geuk final horretan egoteko aukera dugun! ;)

ITZARTU GAZTE TALDEA

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!