Izan ere, Durangoko Udalak, urteotako gure lanaren errekonozimentu legez, lokal berria jarri baitigu Ibaizabal auzunean. Alde zaharra utzi eta trenbidearen beste aldera egingo dugu jauzi urte berriarekin. Pena handiz utziko dugu Pinondo, baina ibilbide berriak beste norabait garamatza eta pozarren gaude.
Berbaroren egoitza berrian txukuntze lanetan aritu gara eta lanerako prest izango dugu urtarrilean. Urtarrilaren 2tik aurrera bertan aurkitu gaituzue. Ongi etorri guztioi!