Berba gutxitan, istorio handiak!

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2016ko abe. 15a, 14:08
Aurten ere #365ipuin lehiaketa antolatu dugu, eta atzo iluntze ederra pasa genuen sari banaketa ekitaldian. Edizio honetan 300 ipuin labur inguru batu ditugu, eta sormen lan horren erakusgarri, bideotxo bat atondu dugu ipuin horietako batzugaz.

Atzoko sari-banaketa ekitaldia berezia izan zen. Aurreko edizioetan bezala, lehiaketako epaileak Durangaldeko sortzaileak izan dira, eta bakoitzak bere esparrutik, lantxo bat egin du ipuin irabazlea abiapuntu hartuta. Berbaroren webgunean dituzue ipuin irabazleak eta testuotatik sortutako lanak ikusgai.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!