Itzartuk plan ederrak prestatu ditu 2016a agurtzeko

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2016ko abe. 13a, 13:03
Abenduko azken egun hauetarako bi eskaintza prestatu ditugu Itzartuko hezitzaileok. Abenduaren 18an JOLASAK egingo ditugu, 16:30-19:00 bitartean. Izena emateko epea zabalik ostiralera arte Berbaron. Abenduaren 27tik 29ra, ITZARTUKO EGUN SORGINDUAK! Neguko opor egunetarako, 3 eguneko egonaldia antolatu dugu, Garaioneko sorgingunera, Ozaetara. Prezioa 35€ Izen emateko, abenduaren 14 eta 15ean, 17:00-19:00 bitartean Pinondon. Plaza mugatuak! Plazak betetzen badira, izena ematen duten gazteen artean zozketa egingo da. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!