Hitzartu dugu eta itzartu gara! Martxan da Itzartu!

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2015ko urr. 22a, 12:21

Irailaren bukaeran itzartu ginen; ehun gazte inguru batu ginen Pinondo plazan, helburu argi batekin, lupak hartu, ingurua behatu eta hitza hartzeko; nolakoa da Durango? zer eskaintzen digu 10-14 urte bitarteko nerabeoi? nondik mugitzen gara? elkar ezagutzen al dugu? Durangon faltan sumatzen genituenak eta nerabeon nahi eta asmoak aztertu ostean, agerian geratu zen halako proiektu baten beharra, mugikor eta telebistak itzali, litxarreria zorroak poltsikoetan sartu, elkar ezagutu eta geure aisialdiaz gozatzeko beharra.


Ideia ugari batuta, domeka honetan, urriak 25, asteburuetako ekintza planari ekingo diogu. Honakoan, arratsaldeko 4etan, Pinondon elkartu eta detektibe-lanetan ibiliko gara, aztarnen atzetik, pistak batuz, Josefinaren misterioa argitzeko. Plan plin plan bikaina! Ez, ala?


Eta oraindik etortzeko daudenak… Gimkanak, mendi bueltak, paintballa, txapelketak, irteerak, asteburu-pasak, bazkari zein afariak, abenturazkoak, tertuliak, olinpiadak, …
Anima itzazue etxeko zein inguruko gazteak, eta zeu ere itzarrik bazaude, hezitzaile-taldean parte hartzeko gogoz, gerturatu duda barik!


Hitzartu dugu eta itzartu gara! Martxan da Itzartu!

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!