ZUEK BARIK, EZIN!

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2015ko mai. 21a, 13:00

Udara begira jarri ginen martxoaren 9an, eta egun hartan ireki genuen udalekuetan izena emateko epea. Arrakastatsua izan da izen ematea, asko izan baitira parte hartu nahi izan dutenak, asko, udako egunak euskaraz eta giro ezin hobean pasatzeko hautua egin dutenak.

Bost udaleku izango ditugu aurten: txikienak Udan Olgetan udaleku irekian arituko dira, Durangon; gaztetxoak Ozaeta eta Mendigorriara joango dira; eta gazteek udaleku ibiltari bitan gozatzeko aukera izango dute, batean, Debatik Oriorainoko bidea egingo dute, eta bestean, Zumaitik Mundakarainokoa.

Guztira, 285 ume eta gazte eta 54 hezitzailek hartuko dute parte udalekuetan, udaleku euskaldun, parte-hartzaile eta hezitzaileetan.

Ume, gazte, familia eta hezitzaile, zuek barik, ezin!Beste urte betez euskaraz bizitzeko hauspoa eman diguzue, eskerrik asko!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!