Ilusioz, gogotsu eta pozik!

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2015ko api. 28a, 13:06

Aisia eta hezkuntzarekin amets egiten dugu. Aisialdia eta hezkuntza ez-formala irauli nahi duen Berbaroko hezitzaile taldea gara.

Otsailean batu ginen lehenengoz Durangoko ume eta gazteen egungo aisialdi eskaintzaren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko, azkar konturatu ginen Durangok proiektu hezitzaile herritar bat gauzatzeko beharra zuela, eta gaur hemen gaude ilusioz, gogotsu eta pozik! Aisialdi euskalduna, hezitzailea, parte hartzailea, herritarra… dugu oinarri, eta  ume, gazte zein helduak integratuko dituen proiektua dugu asmo. Parte hartzea sustatu nahi dugu, ume, gazte eta helduak erabakitze gune berean jarri, eta bakoitzak bere ahotsetik, maitasunez, guztion ametsa eraiki.

Erronka handia dugu aurretik, baina gu, hemen gaude ilusioz, gogotsu eta pozik! Zuk ere aisialdia eta hezkuntza-ez formalarekin amestu eta hau irauli nahi baduzu, hemen gaituzu!

 

Berbaroko hezitzaile taldea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!