19. Korrika

Bagoaz Urepeletik Bilbora, Korrika

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2015ko mar. 18a, 17:31

Zu eta ni euskaraz izan zen 20. mendeko azken Korrikaren mezua. Mundu bat euskarara bildu, mende berriko lehena. Eman euskara elkarri, bagoaz eta;  Maitatu, ikasi, ari… EuskalakariOngi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!; Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari; Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai!; Herri bat geroa lantzen

Gogoa eta bizipoza adierazten duten sloganak aukeratu izan ditu beti AEK-k Korrikarako. Eta neurriko erantzuna eman izan diogu beti. Aurtengoa bihar hasiko da Urepelen eta Bilbon amaitu 29an. Durango eta Iurretara 23an, astelehena, iritsiko da 14:10ean eta 15:00ak aldera hartuko du Abadiñorantz.  Berbarotarrok Plateruenagaz eta Anbotogaz batera hartuko dugu lekukoa Landako etorbidean, Elkartegiaren parean.

Heldu ba, lekukoari, elkarlanari, euskarari eta herriari. Zapatilak ondo lotu, petoa jantzi eta animo!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!