Ez dadila jolasa eten!

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2015ko ots. 24a, 11:44

Jolas egitea heziketarako tresna dela ikustarazteko asmoz egin zuen kalera salto Amarauna Sareak larunbatean Zarautzen.
Goizean hasi eta gauera arte kantuz, irriz eta burrunbaz bete zituzten Zarauzko kaleak Euskal herriko hamaika txokotatik iritsitako ume, gazte eta helduek. Balio askatzaileetan, euskaraz, parekidetasunean eta parte hartzean oinarrituz ospatu zen jolas-festa, horiek baitira Amarauna sareak egunerokoan defendatzen dituen balioak.

Orain dela bost urte sortu zen Amarauna sarea; aisialdia, hezkuntza eta euskara uztartzen dituen egitasmoa, eta egun, herri honetan dauden aisialdi taldeei proiektu eta egitura egonkor batekin erantzuteko ahalegina da.

Aurten lehenengoz ospatu den Amarauna jaialdian kalea jolasarentzat dela ikusarazi digu Amaraunak, eta ez dadila jolasa eten!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!