Aste Santuan Olgetan!

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2015ko ots. 17a, 11:35

ADI! Aste Santuan ez da inor aspertuko! Izan ere, plan ezinhobea antolatu dugu Aste Santuko opor egunetarako! 3 eta 10 urte bitartekoei zuzendutako egonaldiak eskainiko ditugu Durangon. Ekintza desberdin eta dibertigarriz osatutako goizak izango dira: sukaldaritza, esperimentuak, eskulanak, jolasak…

 

Jende berria ezagutu, eta euskaraz gozatu eta jolasteko aukera aparta! Aste Santu osorako plana dugu, baina badago egun solteetan izena emateko aukera ere. Martxoaren 18a arteko epea dago izena emateko.

Zatoz, Aste Santuan gurekin Olgetan!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!